Hatortxumedia
Pasa den ostirealean aurkeztu zen Totem aretoan Hatortxu Rock 10. edizioaren bideoa ikusteko parada.
GOVERNORS “kristal kolpatuak” hatortxu rock from paneo360 on Vimeo.
Dagoeneko jaio da Hatortxu rockeko abestia eta bideokliparen grabaketa.Abestiaren egilea Juan Sangre eta bere talde berria, Governors izan dira. Kantaren izenburua “Kristal kolpatuak” da, eta Fredi Paia bertsolariak egin du hitza. Komako Brigik, Kopeko Juanrak, Ken Zazpiko Eñautek eta Sorkunek ere hartu dute parte abestian. Grabaketa Katarain estudiotan burutu da (Azkarate).Haritz Harreguy izan da teknikaria eta bideokliparen egilea Paneo izanen da.
Euskaraz
Castellano
Catalán
KRISTAL KOLPATUAK
Hitz egiten didazu baina ezin dizut entzun
Hilik dago berrogei minutuko muxua
eman didan kabledun salataria
Inpotentziari irribarre bat irabazi diozu
kristal kolpatuak, lagun banatuen sintoma
zutaz betetako laukidun poltsa bat
eta zortzirehun mendeku kilometro
berriro ere egiteko irrikitan.
HA! HATORTXU ROCK BERTAN DA
TOR! HERRIAK HERRIARI ZOR
TXU! ELKARTASUN HITZORDU
BIDE GEHIENA EGIN DUGU (bis)
HELBURUZ, HELBURU,HELBURU…
ZAAAAtoz zure ondoko hutsunean nago
ZAAAAtoz gailurrerantza pausu bat gehiago
ta zu, aizu, indartu egiten nauzu
ZAAAAtoz horma zahar hori erortzear dago,
erortzear dago, ostikadaz noski.
HA! ETSIPENA SUTARA
TOR! AURRERA BEGIRA BAIKOR
TXU! IDEIETAN INDARTSU
ETORKIZUNA ZAIN DAUKAZU (bis)
JO TA SU, JO TA SU, JO TA SU …
ZAAAAtoz zure ondoko hutsunean nago
ZAAAAtoz gailurrerantza pausu bat gehiago
ta zu, aizu, indartu egiten nauzu
ZAAAAtoz horma zahar hori erortzear dago,
erortzear dago, ostikadaz noski!
Ta bortxatutako gutunazalek esaten duten bezela,
sekula idatzi ez diren elkartasun hitzen lekukoak direla.
ZAAAAtoz zure ondoko hutsunean nago
ZAAAAtoz gailurrerantza pausu bat gehiago
ta zu, aizu, indartu egiten nauzu
ZAAAAtoz horma zahar hori erortzear dago
erortzear dago(2)
ostikadaz noski.














