Garbiketa hasi da Lakuntzan, etor zaitez laguntzera!
22 eka 2009 Berriak
LAKUNTZARA DESMUNTAIAN ETA GARBIKETAN LAGUNTZERA HURBILTZEKO DEIA
Orain izugarrizko lana dago egiteko eta herritarrei deia luzatu zaie bihar eta asteazkenean auzolanera ager daitezen. Goizeko 9:30etan eta arratsaldeko 16:00etan jarri dituzte lanera hitzorduak. ANIMATU!!!














Zorionak antolatu Hatortxu antolatzen duzuenei eta mila esker bereziki lakuntzarrei emandako elkartasunengatik jakinda horrela utziko genuela herria.(zoritzarrez badago jendea “benicasim” batera joan bazen bezala ibili zen)
Aupa, lehenik animo garbitu behar duzuen guziei.
Ohartxo bat egin nahi nuke festibal bikain horretan ikusi dudan zikinkeriaz. Oso zikina iduritu zait, kanpina batez ere. Jendeak DENDENA lurrean uzten du eta ezer ez zaio axola. Baina aitortu behar da zakarrontziak gainezka izanez, ondarkinak botatzea zaila dela. Jende oso gutti ikusi dut lanean garbiketan. Komunetaz ez dut hitzegingo laster bazkaltzera noalako.
Euskal Herria Zuzenean festibalean ematen den indarra arlo horretan eredugarria dela uste dut. Ondarkin gehienak bereizteaz gain, zakarrontziak non nahi badaude, baita hautsontziak (eramangarriak ere bai). Bestalde, sarreran 3 zakar poltsa emanak zaizkio edonori, parte hartzaile xumeek ere indar hori egiteko aukera guziak izan ditzaten. Uste dut gauza xinpleekin gauza erraldoiak egin daitezkeela. Ingurumena zaintzea ez da bakarrik AHTren aurkako mani batera joatea. Platsikozko poltsa bat biltzea da ere. Elkartasuna presoei erakusten diegun bezalaxe, zergatik ez antolatzaileei eta garbitzaileei ere erakutsi? Haiek ere merezi dute!!!