Hatortxu 10 ekimenaren lehen balorazioa
22 eka 2009 Hatortxurock, orduz ordu, azala

- Azken hiru egunetan Lakuntzan bizi izan duguna euskal lurraldean preso politikoekiko dagoen loturaren, maitasunaren eta elkartasunaren ispilu argia izan da.
- Antolakuntzatik balorazio erabat positiboa egin nahi dugu ekimenaren inguruan. Oraindik zenbaki eta zehaztapen guztiak ez izan arren aurrikuspen guztiak gainditu ditu asteburuan Lakuntzan bildu den jendetzak.
- Aparteko arazorik gabe igaro dira egunak Lakuntzan. Bertara hurbildutako jendeak izandako jarrera benetan egokia eta jatorra izan dela azpimarratu nahi dugu. Herritarrak oso gustora gelditu diren ekimenak eman duenarekin eta Hatortxuko antolatzaileok ere oso gustora gaude Lakuntza herriak eskaini digun laguntza eta babesarekin.

- Banan-bana eskertu nahi ditugu egunotan Hatortxu aurrera ateratzeko lan egin duten 2000 herritarrak, 60 musika taldeak eta ekitaldi ezberdinetan parte hartu duten pertsona guztiak. Zalantzarik gabe gure herrian azken urteotan burutu den auzolan handienaren lekuko izan gara egunotan Lakuntzan. Militantziak eta konpromisoak soilik egin dute posible egunotan ikusi duguna.
- Espetxeetan muturreko egoerak ezartzen ari diren honetan, neurri eta izaera honetako ekimen bat burutzeak garrantzia berezia hartzen du ezbairik gabe.
- Elkartasuna zigortua eta jazarria den honetan, Elkartasuna biderkatzea izan da jazarpen guzti honi Hatortxuk eman dion erantzuna.
- Balorazio erabat positibo honen ondoan, halabeharrez, salaketarako tartea ere hartu beharrean gaude:
- Guardia zibilak eta polizia foralak eskuz esku Lakuntza inguruak hiru egunez okupatu izana salatu nahi dugu. Hatortxura hurbildu diren herritarrak iraindu, mehatxatu, miatu eta identifikatu dituzte inguruotara hurbildu diren ehunaka polizia armatuk, jarrera sexistak ere izan dituztelarik. Guardia zibilaren helikopetro baten presentzia ere iraunkorra izan da herriaren gainean.

- Salagarria da erabat komunikabide nagusiek ekimen erraldoi honen aurrean erakutsi duten isiltasuna. Euskal preso politikoekiko elkartasun erakustaldiari zentsura politikoarekin erantzun diote komunikabide nagusiek. Zentzu honetan bereziko salagarria da EITBk ekimen honekiko izan duen jarrera.
Guardia zibilaren arma eta komunikabideen zentsura politikoa baino indartsuagoa da hala ere herri honetan errotua dagoen elkartasunaren balorea. Elkartasunak irabazi die asteburu honetan espetxe politika ankerrari eta errepresioari.
Amaitzeko, besarkadarik sentikorrena helarazi nahi diegu egun berezi honetan espainiar eta frantziar espetxeetan sakabanatuak dauden euskal preso politikoek. Gure aldetik azken preso politikoa etxean izan arte elkartasuna lantzen, erakusten eta zabaltzen jarraituko dugula argi esanez amaituko dugu.














iepa!!! kasualidadez batenbatek eztu jakingo DVDa ater bar dan o larunbata eta igandeko argazkik noiz karri bear dien???
balinbakizue idatzi mesedez
ala
aioooooooo
ZORIONAK benetan,kristona izan da,antolakuntza,lekua,kontzertuak,URTAROA(oso garratzitzua)eguraldi ederra egin duelako…………dana 10 bat merezi dau.gauzatxo bat kontzertuen gaian sartuz;VOMITO faltan bota izan da hantze RIP ETA PARABELLUN egonda.AUPA ESAS VIEJAS GLORIAS!!!!
IZAGAK hemetxe esaten duen moduen ia ez badogu hatortxu gehiagorik egin behar,hala ere,3 eguneko beste honelako festibala montau daiteke argi ikusten delako pena merezi izan dauela danagatik:egunduko giroa sortarazi duelako,kristongo kontzertuak ikusteko aukera eman duelako……………la ostia izan delkao k letxes,hiru egun zoragarri.
GORA HATORTXU 10!!!1
sekulakoa izan da, antoLAKUNTZA primerakoa!!!!!! dena bikain, espero dut hau behin baino gehiagotan errepikatzea! ZORIONAK!!! euskal presoak etxera!!
ZORIONAK antolakuntzako mundu guztiari, primerakoa egin duzue!!!
Ea Hatortxu Rock gehiagorik egin behar ez diren, nahiz eta faltan bota kontzertuak.
Zorionak berriz ere eta gogor eutsi!
AUPA KUADRILLA ZORIONAK BENETAN ANTOLAKUNTZA, ARDURADUN ETA 1O.EDIZIO HAU POSIBLE EGIN DUZUEN JENDE GUZTIARI. GAINERA GUK BERTATIK BERTARA IZAN DUGU ONDOKO HERRIAN BIZI BAIT NAIZ. MUXU HAUNDI BAT DENONTZAT, ETA ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!! ARBIZUTIK
de la ostiaa el año k vene mas o k en vez de invierno en verano muuxo mejor bien x la organizacion y por todos