EKITALDIAREN KRONIKA “Gure lanaren eta presioaren arabera beteko dira ditugun helburuak” | HATORTXUROCK 10

HATORTXU ROCK 10

EKITALDIAREN KRONIKA “Gure lanaren eta presioaren arabera beteko dira ditugun helburuak”

Elkartasun uholdea bere une gorenera iritsi da gaur, eguerdiko ekitaldi erraldoiarekin. Oreka Tx taldearen emanaldia amaitzen ari zela iritsi dira ehundaka lagun Hatortxu 10 jaialdiko ekitaldi nagusira, eta poliki poliki Beriain gunean geroz eta jende gehiago biltzen joan da. Taldeak munduan barna egindako biraren irudiak ikus zitezkeen pantaila erraldoietan, eta kontzerturako saharar emakume bat gonbidatu dute, guztien zirrara eragin duen kantaria, hain zuzen ere. Mikel Laboa gogoratuz, txalaparta doinuan entzun ahal izan da “Martxa baten lehen notak” kantu sentitua.

dsc_0327-1
Jeitsi tamaina handian

Saio hori amaitutakoan, Lakuntzako Udaletxeko ordezkariak igo dira taula gainera, eta biziki eskertu dute antolakuntzako jendeak eta boluntario ibili direnek egindako lana. “Lakuntzako herri gisa, hemen gaude edozertarako”, adierazi dute gogotsu.

Laboaren ahotsa nagusitu da berriz, eta “Oroitzen zaitudanean ama” piezaren doinuan igo dira bi senitarteko, eta horiek jaso dute dantzarien aurreskua eta fandangoa. Lakuntzan jasotako “elkartasuna eta babesa” eskertu dute, eta “denon artean lortuko dugu iheslari eta presoak etxera ekartzea”, baieztatu dute.

Jarraian eman den ikus-entzunezkoaren bidez munduan “inperialismoaren eta zapalkuntzaren kontra” borrokan diharduten herriak gogoratu dira, eta bereziki, Tamil herria, Colomboko gobernuaren eskutik une hontan jasaten ari den errepresio latza oroituz, ehundaka hildako eta zauritu utziz. Izan ere, bertan azken hilabeteetan gerra egoera larriagotu egin da, eta gaur Lakuntzan horiekiko elkartasuna adierazi da. Borrokan dauden gainerako herriekiko elkartasuna Anje Duhalderekin batean taula gainera igo den Bik MacFarlan abeslari irlandarrarekin ikusi da. Belfastetik etorri den MacFarlanek 20 urte eman ditu espetxean, eta gaurkoan bi abeslariek Boby Sands-en kantu bat eskaini dute, ingeleraz eta euskaraz, “Derryra itzuli nahiko nuke” izena duena.

Euskal Herriak azken 30n urtetan pairatu duen errepresioa iruditan agertu duen ikus-entzunezkoaren ondotik, presoen senideak igo dira taula gainera, ehundaka argazki eskuetan, ekitaldiko unerik hunkigarriena sortuz. Amnistiaren abestia kantatu du Duhaldek, behetik entzulegoak jarraitu diolarik. Gisa hontan hartu du Begoña Sagarzazu preso ohiak, eta egun hauetan Hatortxun parte-hartu dutenei zein bertan aritu diren bakarlariei eta musikariei euren ekarpen izugarria eskertu die. “Elkartasuna zer den erakutsi da Lakuntzan. Egun hauetan protagonista izan diren 740 anai-arrebei maitasuna adierazi nahi diegu Beriainen magal hontatik”. Erreferente izatetik uzteko euskal preso politikoen kolektiboa suntsitu nahi dutela ohartarazi du Sagarzazu, horretarako baliatzen dituzten guztiak gogoraraziz, sakabanaketa, isolamendua eta antzeko neurrien berri emanez. “Pertsonarekin amaitu” nahi dutela ziurtatu du, eta euskal presoen kontra “benetako Guantanamoa” sortu dela gaineratu du. Horren guztiaren aitzinean kartzeletan ematen ari diren borrokaldiek kolektiboaren jarrera erakusten dutela nabarmendu nahi izan du: “Bizirik daude, zutik daude, eta Euskal Herrian erreferente politikoa izaten segitzen dute”.

ekitaldia

Kartzeletatik at, errepresioa kalera ere zabaltzen ari dela ohartarazi du Sagarzazuk, “elkartasuna egurtzen eta igortzen ari direla”, presoen argazkiekiko jarrera erasokorra ikusiz. Egoera hortan Hatortxuren moduko ekimenek duten “esanahi sakona” azpimarratu du. Urtarrilean Bilbon 40.000 lagun biltzea, Sakabanaketaren kontrako birak jasotako babesa edota hainbat udaletxetan presoekiko elkartasunez onartutako mozioak adibidetzat jarriz, “hau da bidea” baieztatu du Sagarzazuk, eta hurrengo hilabeteetan elkartasun hori “indartu beharra dagoela” gaineratu du, gure lanaren eta presioaren arabera beteko direlako ditugun helburuak”. “Aurrera! Presorik gabeko herri bate nahi dugu!” oihu eginez amaitu du bere interbentzioa. “Non dago Jon?” galdera behin berriro ere plazaratu da Beriain gunean, eta entzulegoak gogotik oihukatu du “Herriak ez du barkatuko”. Ehundaka lagunek osatutako “Euskal Presoak Euskal Herrira” mapa erraldoiarekin amaitu da Hatortxu 10en ekitaldia.



Comments

12 Responses to “EKITALDIAREN KRONIKA “Gure lanaren eta presioaren arabera beteko dira ditugun helburuak””
  1. orereta(e)k dio:

    gora hatortxu a zelako fetsa den oi bai dela festa handia zorionak antolatzeilei oso la ona egin duzute

  2. NATXO(e)k dio:

    ZORIONAK DENDE GALIZA! POLO FESTIVAL E POLO EXEMPLO DE SOLIDARIEDADE!
    ESTIVEMOS COMO EN CASA.SODES UNHA XENTE MARABILLOSA.

    AVANTE A LOITA!
    AVANTE A SOLIDARIEDADE!

    ERRESISTENTZIA GARAIPENA DA!

    MILA ESKER, EUSKALDUNAK!!!

  3. pastoriek(e)k dio:

    apa atortxuko antolakuntzakoei. animo gitxi falta iatzue dana amaitzeko. zoramena amitu da. antolakuntzari bikain ezaterik ez dago besterik. apa zuek.

  4. denok batera(e)k dio:

    aupiii!ZORIONAK ZURI HATORTXURI TA antoLAKUNTZAri.hatortxu gehiagorik ez.MAITE ZAITUZTEGU.
    kristona izan da ta nire 7.5 hatortxua izan da.
    hurrengoan hatortxurik ez egotea espero dot ta jaialdi bat egotekotan etxean daudelako izatea jaialdiari izena aldatuz ta IRABAZI ROCK izenarekin orduan bai denok batera musikaz bakarrik gozatzea.

    ZORIONAK DANARI HOBERENAK GARA.

    harremana nai baduzue tuentitik….ni prest nago e?jeje

  5. Haizea(e)k dio:

    LATZA!!!!

    PRESO ETA IHESLARIK GURE ARTEN EZ DITUGUN AZKEN URTEA IZATEA ESPERO DEU. HURRENGO BATEN, ONGI ETORRIE EMATEKO MAKRO KONTZERTUE IZANGO DA.

    OAINGOA OSO ONA IZAN BADA, BESTEA ASKOZ HOBEA IZANGO DA.

    JO TA KE, IRABAZI ARTE!!

  6. Nerea(e)k dio:

    ZORIONAK ANTOLAKUNTZA, BIKAIN!!!

  7. Lakuntzar(e)k dio:

    Zoragarraia, gora euskal herria.

  8. Dabid(e)k dio:

    Oso ona ekitaldia, sentimendu desberdin asko piztu dizkit denbora tarte laburrean. Argazkia aterako antolakuntza (eta hatortxu guztikoa) ikaragarria izan da, zorionak antoLAKUNTZAri…

  9. Uxue(e)k dio:

    Kaixo: hau esatera etorri naiz:Hatortxurock 10 prestatu duzuenoi Zorionak! Oso odo antolatu duzue. Horrela jarraitu,Hurrengo urte arte.Musu handi eder polit bat guztiontzako.Agur!!! eta ondo pasa Mari Tomasa.

  10. plentziatik(e)k dio:

    Eskerrik asko jaialdi erraldoi hau hain ondo antolatzeagatik.

    EUSKAL PRESOAK, ETXERA!

  11. eduardo(e)k dio:

    hola queria felicitar a todo ese pedazo de equipo que a organizado la hatortxu 09 en latzunza, emos estado tod el finde hay y la verdad es que a estado genial los grupos , el campamento, l organizacion por ello ME GUSTARIA FELICITAROS POR TAN BUENA LABOR QUE HABEIS REALIZADO DURANTE TODO EL FINDE y animaros para que el año que viene podamos vernos otra vez , por todo muchisimas gracias emos esta como en casa, y todo a estado muy bien reitero mi agradecimiento y un saludo agur

Trackbacks

Check out what others are saying about this post...
  1. [...] Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 .    Kronika berezia: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 [...]



Eman zure iritzia / deja tu opinión:

Esaiguzu zein iritzi duzun
Dinos que opinas