HATORTXU ROCK 10

Kanpaina GARAn

Maiatza 7, 2009 by hator  
Filed under Propaganda, Berriak, azala

GARA egunkarian Hatortxurock 10. edizioan parte hartuko dutenen deia gendea joatera animatuz

5x5-denak
5x3-brigi-koma
5x3-rip
5x5-juanra-kop
5x3-fermin-balencia
5x3-jose-campos
5x3-juan-ekon
5x5-sorkun
5x5-txan
enaut5x5

Hatortxu Rockeko KARTELA

Apirila 20, 2009 by hator  
Filed under Propaganda, azala

Hemendik jeitsi ditzazakezu Hatortxu Rockeko KARTELA. Bi ezberdinak dira, beraz, aukeratu behar duzuna eta jarri zure herrian

KARTELA jeitsi

kartela5501

KARTELA jeitsi

kartelaluz

HATORTXUROCK 10, Oskar Beorleguiren eskutik

Apirila 17, 2009 by hator  
Filed under Propaganda, Berriak

HATORTXUROCK 10 / HATOR, hator, hator neska mutil etxera: edizio berezia, musikaz eta elkartasunez betea

Ekimen hau abian jarri zenetik 10 urte betetzear gaudenean, 2009ko urtarrilean iragate edizioa (9’5 deitua) egin ondoren, HATORTXUROCK / HATOR, HATOR NESKA MUTIL ETXERA jaialdiak esku kolpea ematen du eta, negu arotik urrun, urtebetetze seinalatua ospatzeko prest dago, udaren atarian. Ah, eta musika talde inplikatuei dagokienez jauzi kuantitatibo garrantzitsuaren bidez, erantsitako dossierrean ikus dezakezuenez. Hitzordua ekainaren 19, 20 eta 21ean izanen da eta Lakuntza ospakizunerako aukeratutako tokia.

Eszenatoki estaliak eta aire librekoak, oso ongi hornituak: Barrak, kanpatzeko gune egokituak (prestatutako bainu eta dutxekin), taberna zerbitzuak, kafetegia eta oinarrizko produktuen denda, txosnak… Hona hemen HATORTXUROCK oraingo edizioa aterpetzeko atondutako 5 eremuek eskainiko duten zati bat. Sarreren eta bonoen prezioak? 21 € eta 40 €, hurrenez hurren, 19 eta 20rako, aldez aurretik eskuratuta; 24 € eta 45 €, leihatilan erosiz gero. 21ean, bestaldetik, eremuetara sartzea dohainik izanen da.

Eta hori, zergatik? Urteurren hain berezian, kontzertuez gain, beste gauza batzuk lantzea bilatu delako. Haien artean 21ean Hatortxu Egunerako deialdia (publiko guztietako ekitaldiez betea, jendetsua izateko deitutako eguna). Oroimenean betiko gelditu behar duen eguna. Hala izanik, gertagarri izan dadin, zer hobe Hatortxu Egunerako sarrera dohainik izatea baino?

HATORTXUROCK/HATOR, HATOR NESKA MUTIL ETXERA: “Gaur egun, urtarrilean, Errege egunetik egun gutxi batzutara, Berrioplanon egiten den jaialdia da. 9 edizio eginak dituzte; 7.000 edo 10.000 lagun bil ditzakeen urteko jaialdia modu independente batean antolatzera abiatzen den jendeari aitorkuntza eman nahi diogu”. Hona hemen 2008ko Nafarroako Musikaren Galan HATORTXUROCKari buruz erran zutena, “Musikaren Sariak” deitutako horietako bat jaialdiaren antolatzaileei emateko ekitaldian. Hala izanik, ba, holako aitorkuntza ere 10 urte hauetan lortuta, nola ez bota etxea hankaz gora oraingo urteurrenean? Eta gainera, zergatik ez, horretarako arrazoiak baitira. Beren ahaleginaz, urte hauetan proiektu honi bizitza eman dioten guztiek merezi duten zerbait delako. Euskal Herriak horrelako jaialdia merezi duelako, paradoxikoki egiteak eta antolatzeak lan gehiago sortarazi arren (ezinbesteko ehundaka bolondresen mobilizazioa). Horrela ulertu dute parte hartu behar duten taldeek ere. Maila ezberdinetan jokatzen badute ere, liga berean daudela erakutsi dute, konpromezuari eta elkartasunari dagokienez: Lehenbiziko mailan. Hainbat tonalitate edukita, arrago estilistiko bitxia osatzen dutela uste dugu. Euskal Herrian, Estatuko hainbat herritan (Madrilen, Herri Katalanetan, Andaluzian edo Asturiasen) edo Europako herri batzutan ere jatorria izanik, ezkutatu ezinezko kolore gorri bizi internazionalista eman diote kartelari.

Ongi, baina azaldutakoez gain, ba al dira arrazoi gehiago, hain berezia den hau bezalako HATORTXUROCK edizio batean sartzeko?

Bai, zoritxarrez. Otsailaren bukaeran Espainiako eta Frantziako Estatuen hamarnaka espetxeetan zehar sakabanatutako 739 euskal preso politiko izatearen aurrean jendea sentsibilizatzea. Zifra historikoa, 1969tik horrelako kopurura iritsi gabeak baikinen. 2000. urtetik gaur arte kopurua etengabe handitu baita, orduko 515tik oraingo 739ra (azkeneko hilabeteetan igoerarik garrantzitsuena gertatua). Gauzak horrela, bai, arrazoiak badira: Haiek gogoratzea eta sentsibilizatzen saiatzea eta espetxeak inoiz baino beteagoak daudela eta senideek eta lagunek haiek bisitatzeko inoiz baino kilometro gehiago egin behar dituztela jende guztiari oroitaraztea (bidaiek dakartzaten arrisku eta odoluste ekonomikoarekin). Eta horri batzen badiogu gaurko testuinguruan pentsatze hutsagatik errepresaliatuen kolektibokoa edozein bihur daitekeela, baldintzapeko askatasuna ukatu ohi dela, preso gaixoak (92. artikuluaren aplikazioa ukatzearen bidez) eta kondena osorik bete dutenak (“Parot doktrina” deitutakoa tartean) aske uzteko oztopoak… Ba, bai, arrazoiak badirela ikusten dugu, aski eta soberan.

Jaialdira itzulita, gure aldetik, askoz gehiagorik ez. Inkognita argitu dela. Atzerako kontua abiatu dela. Aspaldi itxarotako HATORTXUROCK 10 dagoeneko hemen dagoela: Benetan 10ekoa den jaialdia, inoiz baino gehiago, ahal bada, edizio hain berezian.

J. OSCAR BEORLEGUI.

Hatortxu Rock 10 Abestia

Apirila 17, 2009 by hator  
Filed under Multimedia, Propaganda, Berriak

Dagoeneko jaio da Hatortxu rockeko abestia eta bideokliparen grabaketa.Abestiaren egilea Juan Sangre eta bere talde berria, Governors izan dira. Kantaren izenburua “Kristal kolpatuak” da, eta Fredi Paia bertsolariak egin du hitza. Komako Brigik, Kopeko Juanrak, Ken Zazpiko Eñautek eta Sorkunek ere hartu dute parte abestian. Grabaketa Katarain estudiotan burutu da (Azkarate).Haritz Harreguy izan da teknikaria eta bideokliparen egilea Paneo izanen da.

Euskaraz

Jeitsi abestia

Castellano

Baja la canción

Catalán

Baixar canço

KRISTAL KOLPATUAK


Hitz egiten didazu baina ezin dizut entzun
Hilik dago berrogei minutuko muxua
eman didan kabledun salataria
Inpotentziari irribarre bat irabazi diozu
kristal kolpatuak, lagun banatuen sintoma
zutaz betetako laukidun poltsa bat
eta zortzirehun mendeku kilometro
berriro ere egiteko irrikitan.

HA!  HATORTXU ROCK BERTAN DA
TOR!  HERRIAK HERRIARI ZOR
TXU!  ELKARTASUN HITZORDU
BIDE GEHIENA EGIN DUGU (bis)
HELBURUZ, HELBURU,HELBURU…

ZAAAAtoz zure ondoko hutsunean nago
ZAAAAtoz gailurrerantza pausu bat gehiago
ta zu, aizu, indartu egiten nauzu
ZAAAAtoz horma zahar hori erortzear dago,
erortzear dago, ostikadaz noski.

HA!   ETSIPENA SUTARA
TOR!  AURRERA BEGIRA BAIKOR
TXU!  IDEIETAN INDARTSU
ETORKIZUNA ZAIN DAUKAZU (bis)
JO TA SU, JO TA SU, JO TA SU …

ZAAAAtoz zure ondoko hutsunean nago
ZAAAAtoz gailurrerantza pausu bat gehiago
ta zu, aizu, indartu egiten nauzu
ZAAAAtoz horma zahar hori erortzear dago,
erortzear dago, ostikadaz noski!

Ta bortxatutako gutunazalek esaten duten bezela,
sekula idatzi ez diren elkartasun hitzen lekukoak direla.

ZAAAAtoz zure ondoko hutsunean nago
ZAAAAtoz gailurrerantza pausu bat gehiago
ta zu, aizu, indartu egiten nauzu
ZAAAAtoz horma zahar hori erortzear dago
erortzear dago(2)
ostikadaz noski.


abesti