HATORTXU ROCK 10

ESKERRIK ASKO LAKUNTZA

Ekaina 26, 2009 by hator  
Filed under Berriak, azala

eskerrikasko2

Lakuntzako herritarren iritzia

Ekaina 25, 2009 by hator  
Filed under Multimedia, Berriak, Bideoak

Lakuntzako herritarrek pozik agertu dira Hatortxurock jaialdira etorri den jendearen portaerarekin. Antolakuntzari zoriondu dute herria zaindu dutelako. Bereziki garbitasuna eskertu dute, eta inolako arazorik ez dela izan azpimarratu dute

Garbiketa hasi da Lakuntzan, etor zaitez laguntzera!

Ekaina 22, 2009 by hator  
Filed under Berriak

LAKUNTZARA DESMUNTAIAN ETA GARBIKETAN LAGUNTZERA HURBILTZEKO DEIA
Orain izugarrizko lana dago egiteko eta herritarrei deia luzatu zaie bihar eta asteazkenean auzolanera ager daitezen. Goizeko 9:30etan eta arratsaldeko 16:00etan jarri dituzte lanera hitzorduak. ANIMATU!!!

Lakuntzako giroa, beste ikuspuntutik

Ekaina 20, 2009 by hator  
Filed under Berriak, Hatortxurock, orduz ordu, azala

Hegaztiek ongi dakite zein den Lakuntzan bizi den giroa, goitik ikusita ikaragarria baita.

_dsc7739

_dsc7776

_dsc7747

_dsc7625

_dsc7632

_dsc7767

dsc_0327-1

“Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia, herri baten borroka eta sufrimenduaren isla da”

Ekaina 20, 2009 by hator  
Filed under Berriak

HatortxuRock 10 jaialdiaren baitan, “Burdinen Arteko Herria” liburuaren aurkezpena egin dute Lakuntzan. Espetxean denbora luzez izandako Josuk eta Fernandok lanaren eta testuinguruaren inguruko xehetasunak eman zituzten.

Espainiar eta Frantziar Estatuetako espetxeetan dauden kideak, Ion Anza eta Iñako Goioaga gogoan zituztela hasi da “Burdinen Arteko Herria” liburuaren aurkezpenaren hasieran. Lana, “Duintasunaren testigantza eta omenaldia egiteko” suposatzen duela aldarrikatu dute. Izan ere, “Europan eta munduan zehar ere, ez da presoen kolektibo bakar bat ere bere izaera horretan mantendu duena hainbeste jasan behar izan ondoren”.

Ostiraleko giroa

Ekaina 20, 2009 by hator  
Filed under Multimedia, Berriak, Bideoak

Hatortxurock martxan da, giro ezin hobean! Parrandarako aukerak, eta baita presoen eskulanak eta Euskal Herrian beraien aldeko egindako pegatinen erakusketa bisitatzeko.

Kontrolak: Guardia Zibilaren kontrolak Lakuntzako sarrera guztietan

Ekaina 19, 2009 by hator  
Filed under Berriak, Hatortxurock, orduz ordu

Hatortxura bidean datozen herritarrek jakinarazi digute armaz beteriko Guardia Zibilek une honetan Lakuntzarako sarrera guztietan kontrolak jarriak dituztela. Errepideak moztu eta Lakuntzara gogo biziz datozen herritarrak gelditu eta miatzen ari dira uneotan.

kontrola-2

Hatortxuren antolatzaileok garbi esan nahi dugu egun hauetan Lakuntzan osatuko den elkartasun olatua geldiezina izanen dela.

Lakuntzara hurbildu nahi duen jendea bakean uzteko eskatzen diogu Guardia Zibilari.

(Anto)Lakuntza izeneko herri bat

Ekaina 19, 2009 by hator  
Filed under Berriak, Hatortxurock, orduz ordu

Eguna gris esnatu da Beriainen magaletan. Baina, ez lainoek ez euri tantek ere ez dituzte antolakuntzan bolondres gisara eta Auzolanean ari diren pertsonak. Guztiak, Hatortxu Rock 10 elkartasun jaialdi erraldoi honi azken ukituak emateko oso goizetik jarri dira lanean.

Zintak, hesiak, prezintoak, aulkiak, kutxak eta mota guztietako tresnak alde batera eta bestera mugitzen ziren. Helburua, herria apaintzea, Lakuntza zaintzeko baliabide guztiak jartzea eta elkartasun jaialdira datozen pertsonek aurreikusitako baliabide guztiak eskura izatea. Erlojuaren kontrako lana izan den arren, borondateak zailtasun guztiak gainditu ditu.

Gune ezberdinetan turnoen dinamika hasi da jada. Beraz, ozen esan dezakegu Hatortxu Rock 10 jaialdiak (anto)Lakuntza izeneko herri batetan arrankatu duela.

HATORTXU IRRATIAREN PROGRAMAZIOA

Ekaina 18, 2009 by hator  
Filed under Berriak, Hatortxurock, orduz ordu

Hemen duzue Hatortxurock 10. ediziorako Hatortxu Irratiak Euskal Herriko beste hainbat irrati eta profesional batzuekin batera prestatu duen programazioa. Hatortxu Irratiak ostiral goizeko 10etatik aurrera hasiko ditu bere emisioak. Eguerdiko 14etatik aurrera Euskal Herriko irrati ezberdinen bidez entzuteko aukera izango da. Gure seinalea hartuko dituzten irratiek, momentuz, hauek dira: Eztanda Irratia (Sakana), Info 7 irratia (Euskal Herria), Txapa Irratia (Bergara), Arraio Irratia (Zarautz). Beste aldetik, programazio honekin irrati hauek kolaboratuko dute beraien irrats saioak Hatortxu Irratian egiten: Eguzki Irratia, Info 7, Arraio Irratia, Euskal Irratiak, Irratia.com eta Gaztesarea.net.

Irrati honen helburua da Lakuntzan egingo den elkartasun keinu historikoaren berri ematea Euskal Herri osorako. Horretarako magazine bat egingo da ostiralean, larunbatean eta igandean, “Beriainpean” izena izango duena. Bertan musika taldeei elkarrizketak egingo zaizkie, erreportaiak eskeiniko dira eta euskal preso politikoekiko elkartasunez egingo diren ekimen guztien berri emango dugu.

Hau da osatu dugun parrilla:

ORDUAK OSTIRALA LARUNBATA IGANDEA

10

10:30

Argibideak Beriainpean magazina

11

11:30

Argibideak Beriainpean magazina

12

12:30

Argibideak Beriainpean magazina Beriainpean magazina

13

13:30

Argibideak

Informatiboak (

info7)

Beriainpean magazina Beriainpean magazina

14

14:30

Beriainpean magazina

Presoen ohiartzuna (Euskal Irratiak)

15

15:30

Beriainpean magazina HK (Eguzki Irratia) Aprendiz de Buho (Eguzki Irratia)

16

16:30

HK (Eguzki Irratia)

Aprendiz de Buho (Eguzki Irratia)

17

17:30

Bostetako Diligentzia (Info7) Irauli Uhinak (Gaztesarea.net)

18

18:30

Info7ko informatiboak

eta elkarrizketak musika taldeekin

Ahuntzaren gauerdiko eztula

(Arraio Irratia)

19

19:30

Info7ko informatiboak eta elkarrizketak musika taldeekin

20

20:30etan

Info7ko informatiboak eta elkarrizketak musika taldeekin

Info7ko informatibo nagusiak

Irratia.com

21

21:30

Irratia.com

22

22:30

23

23:30

Kaleko mobida

(Info7)

24

Sarreren zozketaren sarituak

Ekaina 17, 2009 by hator  
Filed under Berriak

Ezer baino lehen, esker aunitz parte hartu duzuen guztioi, zuen laguntza eta animoengatik. Asko izan zarete eta zoritxarrez hiru dira sarrerak eskuratuko dituztenak, baina guztiak jaialdian ikustea espero dugu. Sarituak hauexek izan dira:

  • AITOR DE MIGUEL ELEXAGA
  • ANGEL MARI IZU BEORLEGUI
  • DABID YOUNG ZUBIZARRETA

ESKER AUNITZ GUZTIOI ETA ONGI PASA HATORTXUROCKEN!

Hurrengo orrialdea »