Author Archive for admin

HODEI GUZTIEN AZPITIK, OZTOPO GUZTIEN GAINETIK… HATORTXU ROCKek ARRAKASTA IZUGARRIA LORTU DU

MILA ESKER

Eguraldi txarra eta elurra ez ziren oztopo izan milaka lagunentzat. Elkartasuna luzatzeko eta gau berezi honetaz gozatzeko leku askotatik heldu ziren ikusleak. Traba guzti guztiei aurre eginez, Hatortxu Rock 11 aurrera atera zen duintasunez. Esan beharra daukagu gauean zehar eta elurrak eraginda arazotxo batzuk izan genituela baina espero dugu ikusleak barkatuko gaituela. Ahal ziren bezain hobe eta azkar konpontzen saiatu ginen behintzat.

Boluntario bezala jo eta su lanean ibili ziren ehunka lagunei esker atera zen aurrera aurtengo edizioa berriz ere.

Jaialdia bere programazio guztiarekin aurrera eraman zen (Trikidantz erromeria taldearen salbuespenarekin). Horregatik, Hatortxu rock-ek ez du planteatzen sarreraren dirua bueltatzea etorri ezin izan zuen jendeari. Esan beharra dago beste edizio batzuetan ere talderen batek huts egin duela eta horrelakorik ez dela egin.

HATORTXU

Badakigu jende asko arrazoi ezberdinengatik ez zela etorri. Beste asko aldiz Atarrabian zeuden larunbatean ikusi izan genuen moduan eta estatuko punta desberdinetik iritsitakoak ziren gainera.

Izugarri sentitzen dugu ezin etortzea, baina jakin ezazue emandako aportazio ekonomiko hori benetan beharrezkoa den toki batera zuzenduko dela.

Eskerrik asko denei eta hurrengo arte!

Ez dago ELKARTASUNA geldituko duen elurterik

Hatortxuk aurrera darrai eta TALDE GUZTIAK bertan egongo dira. Animo eta aurrera!

ELURTEA

TRABA GUZTIEN GAINETIK...

Muntaia martxan da

Muntaia martxan da dagoeneko. Datorren larunbatean Atarrabian ospatuko den Hatortxu Rock jaialdiaren prestaketek aurrera darraite.

Muntaia 1

Muntaia 2

Muntaia 3

Makinak lanean ari dira karpa eta ondoko guneetako zorua behar bezala egon dadin

Muntaia 4

Muntaia 5

Berriro ere eta aurreko edizioetan bezala, bolondresak buru belarri ari dira lanean jaialdiak arrakasta itzela izan dezan

Muntaia 6