HASIERA
IRRATIETARAKO KUÑA JEITSI
Bat bukatu bezain laister… besteari, Hatortxu 10.ri, abiapuntua eman diogu!!

Hatortxu 9,5 definitzeko, beste urte batez, arrakasta hitza erabili behar dugu.

Arratsaldeko 7etan hasi eta goizalderarte, jendez gainezka egon ziren prestaturiko bi guneak. Gaua luzean zehar, bi eskenatoki erabiltzearen ideia ederra izan zela baieztatu genuen, eta giroa ez zen jaitsi DJen emanaldi zein taldeek emandako zuzenezko ikaragarrietan.

Dena den, gehienetan bezala, puntu beltz bati egin behar diogu so. Azken bolada honetan arazo bat detektatu dugu hainbat kontzertutan: pertsona batzuk, ez dakigu zein arrazoiak mugituta, taldeei gauza ezberdinak botatzera dedikatzen dira. Zoritxarrez, Hatortxua ez da libratu “moda” madarikatu horretatik.

Ez dugu ulertzen musikariak, teknikariak, laguntzaileak eta jaialdia bera arriskuan jartzen duen joera hau. Antolaketa lanetan dihardugunok, lan izugarria izaten dugu, gainera horrelako arazoei aurre egin behar izateko. Edozein arrazoi egonda ere, ez dugu onartzen, ez diogu justifikazioa aurkitzen objektuen jaurtiketa honi. Hausnarketa sakona eman behar da lehen baino lehen, edozein egunetan zerbait larria gertatzea ez badugu nahi.

Gauzak botatzearen aldeko apustua egiten dutenek ulertu behar dute jarrera hori onartezina dela. Gainera, hori egiten dutenean, argi izan behar dute musika talde bateko partaideei ez ezik, ikuskizunaz gozatzen ari direnei zein antolakuntza eta horrek ordezkatzen duenari ari zaizkiela gauzak botatzen. Azken finean, jai giroa izan behar duena tentsio unean bilakatuz, lortzen den bakarra jaialdia zapuztea da.

Baina, esan bezala, detaile hori kenduta, bikaina izan zen larunbatean bizi izandakoa. Ekainean ospatuko dugun Hatortxu 10eko abiapunturik hoberena. 5 hilabete falta dira aurretik, lan asko egiteke, baina ilusioa beti bidelagun.

Guztion artean, inoiz antolatu dugun elkartasun festarik erraldoiena lortuko dugu.


Hatortxu rock osatzen dugunon partez, eskerrik asko, zorionak eta laister arte!!

 
 
Hatortxurock 10 jaialdiaren aurkezpen bideoa
 
 
Hatortxu rock 10. Orain arte konfirmaturik dauden taldeak
 
Berri Txarrak, Hesian, Koma, Ekon, Kauta, The Kluba, Deabruak Teilatuetan, RIPeko Txerra eta Yul, Zea Mays, Kaotiko, Betagarri, Habeas Corpus, Kop, Banda Bassotti, Obrint Pass, Doctor Deseo, Leihotikan, Des-Kontrol, Gatibu, Etsaiak, Kerobia, Piperrak eta Lendakaris Muertos.